Polizia etxean 190.000 euroko inbertsioa egin zen

Guaixe 2024ko eka. 4a, 11:35

Altsasuko Foruzaingoaren polizia etxea. NAFARROAKO GOBERNUA

Hemezortzi ibilgailurendako tokia duen estalpeko aparkalekuak eta bi biltegi egin zituen.

Nafarroako Gobernuak Foruzaingoaren joan den urteko memorian jakinarazi duenez, Altsasuko polizia etxean 190.044,30 euroko inbertsioa egin zuen joan zen urtean. Azpiegiturak hobetzeko lanak egin ziren, zehazki, patruilatzeko hemezortzi autoendako estalpea, bi biltegi eta itxitura berriak, besteak beste. Memoria berean jaso denez, Foruzaingoak 2.370 atxiloketa egin zituen joan zen urtean. Haietatik 124, %5,23, Altsasuko polizia etxeko agenteek egin zituzten. Komisaria horren eremuak Sakanaz aparte, Larraun, Lekunberri, Araitz eta Leitzaldea hartzen ditu.