'Harry Potter' dantza ikuskizuna, Altsasun

Guaixe 2024ko eka. 10a, 09:21

Ekainaren 15ean, larunbata, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako haur eta gaztetxoen ikasturte bukaerako jaialdia izanen da, Iortia kultur gunean.

Harry Potter mundua oinarri hartuta, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako irakasleek Harry Potter ikasturte amaierako jaialdia prestatu dute ekainaren 15erako, larunbata; bi saio egonen dira: 17:00etan eta 19:00etan, eta sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke, 6 eurotan. Harry Potter unibertsoaren pelikuletako musikan eta istorietan oinarritutako ikuskizuna izanen da, baina Sakanako ukituekin; esaterak, Hogwarts eskola magikoa Urbasan dago eta ikasleen etxean Lakuntzan Aralar eta San Saastin eta Altsasun Elcuren, Urayar eta Saratsu dira. Etxeen armarriak lortzeko, ikasleen artean lehiaketa antolatu zuten.

Ekainaren 22an dantza eskolaren gazte eta helduen Haria ikuskizuna izanen da.

Erlazionatuak

Dantzaren magia eta haria

Erkuden Ruiz Barroso eka 11 Altsasu