Sunsundeguik eta Volvo Bus enpresek akordioa itxi zuten. Haren bidez Altsasuko karrozeria enpresak suediarren azken belaunaldiko 9700 eta 9900 modeloak karrozatu behar zituen. Baina, azkenean, akordioa bertan behera gelditu da, Sunsundeguik akordioa garatzeko beharrezkoa den inbertsio gaitasunik ez duelako. Hala ere, bi enpresen arteko erlazioa ez da hautsiko eta Sunsundeguin Volvoren beste autobus mota batzuk karrozatzen segituko dute.