Zelai kaleko bigarren afari-merienda ospatuko dute uztailaren 20an, larunbata. Auzolagun bakoitzak aulkia eta postrea eraman behar du, eta afaltzera elkartu ez ezik, zenbait ekimen izanen dira: 18:00etan festari hasiera emanen dion txupinazoa botako dute eta auzotik kalejira eginen dute. Ondoren herri kirolak izanen dira, eta 20:45ean inguru afari-merienda izanen da: hiru pintxo, magrak, kafea eta edariak. Afal ostean Inixioren bakarrizketa izanen da, eta festan zehar musika eta barra izanen dira ere.
Zelai kaleko afari-meriendaren egitaraua
Uztailak 20 larunbata
Altsasuko Zelai kalea
Arratsaldean, musika eta barra.
18:00 Txupinazoa eta kalejira auzotik.
19:00 Herri kirol herrikoiak.
20:45 Afari-merienda. Afal ostean, Inixioaren bakarrizketa.