Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai ZtandaP umorezko ikuskizuna sortu dute. Umoregile bikotearen hirugarren ikuskizuna da Bakean dagoena bakean utzi eta Luze eta motz ikuskizunen ondoren. Euskara eta emakumea gaiak oinarri hartzen dituzte haien bakarrizketak sortzeko, eta Ztandap ikuskizunean egunerokotasunean ere oinarritu dira: elkarbizitzaren nondik norakoak, emakumea izatea eta bikoterik ez izatea, sexuaren tabuak... Irailaren 5ean, osteguna, 19:30ean, ikuskizunaren emanaldia eginen dute, Altsasuko Foru plazan, Gure Etxearen kanpoaldean. Binakako bakarrizketa saioa Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu du.