Irailaren 11n, asteazkena, eguerdian hasiko dira Altsasuko festak, eta dagoeneko Altsasuko Peñak atzera kontuarekin hasi da. Irailaren 7an, larunbata, 18:30ean, merendua antolatu du eta, ondoren, 19:00etan, 2024ko festetako peñen pankartaren aurkezpen ekitaldia eginen du. Pankartaren berri eman ondoren, Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen da.
Bestetik, irailaren 6an, 7an eta 10ean, 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko peñetara batzeuko aukera izanen da, Gure Etxean. Adin tartearen arabera 5 eta 35 euro ordaindu behar dira, Altsasuko peñen kafeetan, meriendetan eta abarretan parte hartzeko.