Biak Batek beste beka baterako deialdia egin du

Guaixe 2024ko ira. 16a, 11:41

Haurra txakurrarekin terapia egiten. UTZITAKOA

Banako Animaliekin eta Naturarekin Lagundutako Terapia hiru hilabetez egiteko aukera eskaintzen du.

Biak Bat elkarteak beka eskaintza berria egin du, oraingoan Itaroarekin elkarlanean. Haurtzaroa eta nerabezaroa garatzeko beka da oraingo hau. Lau zango, milaka irri programarako beka bat, hau da, animaliekin eta naturarekin lagundutako esku hartzea. Beka eskuratzen duenak aukera izanen du hiru hilabetez programan parte hartzeko. Guztira dozena bat banakako saio izanen dira, asteko bat, 45 minutuko iraupena izango dutenak. Biak Batek Altsasun duen egoitzan izanen dira saio horiek. 

Deialdia aurkezteko epea hilaren 16an despedituko da. Deialdian interesa duenak eta argibideak nahi dituenak biakbat.eus/eu/ webgunera jo dezake. Elkartetik interesa duen guztiari parte hartzeko gonbidapena egin diote. 

Ez da aurreneko aldia Biak Bat elkarteak beka deialdia egin duena. Hiru beka emateko deialdia egin zuen garagarrilean. Hamar pertsona aurkeztu ziren eta hiru pertsonak jaso zuten, Sakanako bi familiak eta Iruñeko beste batek. Oraingo deialdiko onuraduna, beraz, laugarrena izanen da.  

Erlazionatuak