Esanezin taldearen emanaldia, Altsasun

Guaixe 2024ko ira. 20a, 13:39

Azaroaren 9an, larunbata, Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak urteroko emanaldia antolatu dute; aurtengo esperientzia Ianire Aranzaberen kontzertu bat izanen da.

Sakanako euskaltzaleek euskal kulturarekin urteroko hitzordua izanen dute azoaren 9an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean; Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak Esanezin taldearen kontzertua antolatu dute. Ianire Aranzaberen bakarkako proiekuta da Esanezin. 2021ean Aireratzen bere lehen diskoa kaleratu zuen, zazpi kantuz osatuta. Pop doinua jarrotzen ditu nagusiki. Ondoren, laukote formatua hartu zuen proiektuak, Arri Iraeta, Iñigo Asensio eta Imanol Rubio bidelagun dituela. 2023an eszenatokietatik urrundu zen eta urte amaieran Erretratu Bat lehen lan luzea publikatu zuen Esanezinek; egunerokotasunari, pribilegioei, hautuei, beldurriei eta zauriei erreferentzia egiten di lanak.

Azaroaren 9an, larunbata, Berria Esperientzien barruan Esanezin taldearen kontzertua izanen da Iortia kultur gunean. Sarrerak Berria Denda atalean eta Iortia kultur guneko webgunean eros daitezke; aurretik 12 eurotan eta Berrialagunek Berrian Dendan 10 eurotan; eta egunean bertan, 14 eurotan eta Berrialagunek 12 eurotan txartelarekin. Sakanako Berrialagunek "ospakizun handira" joateko deialdia egin dute.