Altsasuko Udalak Emilio Iguzkiza Gomez bizilagunaren memoria aldarrikatu, eta familiari bere maitasuna adierazten dio. Horixe onartu zuen Altsasuko Udalak iraileko bilkuran, EH Bilduren mozio bat bere eginez. Iguzkiza Guarcia Civilek tiroz hil zuten 1934ko lastailaren 8an, 1934ko Iraultzaren errepresioaren testuinguruan. Aurten 90 urte beteko dira. EH Bilduk aurkeztutako mozioan adierazi zenez, "erakunde publikoek ahaztutako hamarkadetan, ahaztutako edo ukatutako indarkeria politikoaren biktimak aitortzearen inguruan, pauso garrantzitsuak ematen ari diren une honetan, egoki deritzogu Iguzkiza gogoratzea, urteurren horren bezperan".