Dantzalekuko igerilekua berritzeko lanak atzeratuko dira

Guaixe 2024ko urriaren 22a

Dantzalekuko igerilekuen ikuspegia. ARTXIBOA

Udalak lanak emateko deialdira ez da enpresarik aurkeztu.

Altsasuko Udalak Dantzaleku kirol gunean dagoen igerileku ertaina konpontzeko lanen deialdia egin zuen, eta hutsik gelditu da ez baita enpresari aurkeztu. Uda honetan ezin izan dute igerileku hori erabili urak ihes egiten baitu eta, ondorioz, etengabe ura sartu behar izaten baita.