Udalak zine proiekzioak emateko enpresa kontratatu du

Guaixe 2024ko urr. 23a, 11:40

Iortia kultur guneko areto nagusia jendez beteta. ARTXIBOA

Bi urterako kontratua da.

Iortia kultur gunean dagoeneko hasi da zinema denboraldia. Sasoi honetako berritasuna da filmak proiektatzeko enpresa bat kontratatu duela Altsasuko Udalak. Zerbitzu hori Areto SM enpresa eskaintzen hasi zen irailean. Haren truke udalak 4.416,50 euro (BEZ barne) ordainduko dizkio.