Azaroaren 15ean, ostirala, Gozamenez gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzea helburu duen programaren film laburren proiekzioa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Gazteria zerbitzuak antolatutako ekimenak bat egiten du Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25aren harira Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da lelopean antolatutako programarekin; hortaz, film laburrek indarkeria bikarioaren gaia landuko dute. Proiekzioa 18:00etatik aurrera izango da.
Bestetik, azaroaren 16an, larunbata, Azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako prestatuko dira Intxostiapuntan pankarta eginez.