Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izanen da, eta Nafarroako toki eta lurralde entitateek Berdintasun zerbitzuek, Altsasukoa eta Sakanako Mankomunitatekoa barne, adierazpen amankomuna onartu dute. Aurtengo mezua indarkeria bikarioa oinarritu da: Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da. Horren harira Altsasuko Berdintasun zerbitzuak, udaleko zenbait zerbitzurekin batera, egitaraua antolatu du azaroan zehar.
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak ere egitaraua antolatu du, Sakanako hainbat herritan.
'Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da' Altsasuko egitaraua
A25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
Azaroan zehar
Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko fikziozko liburu erakusketa irakurketa gida, liburutegian.
Azaroak 9 larunbata
18:00, Iortia kultur gunean
Dekumas LBT eta Bandada taldeen topaketa: errezitaldi poetiko musikatua, Gazteria zerbitzuak antolatuta.
Azaroak 15 ostirala
18:00, Intxostiapunta gazte gunean
Gozamenez film laburrak: Indarkeria bikarioari buruzko filmak, Gazteria zerbitzuak antolatuta.
Azaroak 16 larunbata
19:30, Iortia kultur gunean
Nevenka antzezlanaren emanaldia, Kultura zerbitzuak antolatuta.
Azaroak 19 asteartea
18:00, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan
Feminismoa irakurgai: El verano en el que mi madre tuvo los ojos verdes liburuari buruz ariko dira Naia Carlos Mindiorozekin, Berdintasuna zerbitzuak eta liburutegiak antolatuta.
Azaroak 20 asteazkena
18:30, Iortia kultur gunean
Nerea Barjolaren Haurren kontrako sexu indarkeria hitzaldia, Berdintasun zerbitzuak antolatuta.
Azaroak 24 igandea
18:00, Intxostiapunta gazte gunean
Gazte zinema: Indarkeria bikarioeri buruzko filmak, Gazteria zerbiztuak antolatuta.
Azaroak 25 astelehena
Mugimendu feministak antolatutako mobilizazioak.
18:00 Izurdiaga, Lakuntza, Arbizu eta Bakaiku.
19:00 Irurtzun, eta Altsasuko eskualdeko manifestazioa.
Azaroak 27 asteazkena
17:30, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan
Feminismoa irakurgai: Joana Maiz liburuari buruz ariko dira Iratxe Retolazarekin, Berdintasuna zerbitzuak eta liburutegiak antolatuta.