Mikel eta Ainhoa

"Jauzi, borroka lokalak norabide baten bueltan martxan jartzeko"

Guaixe 2024ko aza. 19a, 12:00

Mugimendu ekologistan dauden eragileak saretzeko eta ekologiaren arloan aritu nahi duenari espazio berri bat eskaintzeko sortu da Jauzi Ekosoziala. Altsasun azaroaren 21ean aurkeztuko dute, baina zerbait aurreratu dute Ainhoa Bueno eta Mikel Azkargorta Nafarroako eta Sakanako kideak.