Azaroaren 26an, asteartea, 18:00etan, Mari Romero idazleak La raya del pantalon bere bosgarren lanaren aurkezpena eginen du, Iortia kultur gunean. Lanak maitasunaren, laguntasunaren eta, bereziki, emakumeekiko errespetuari buruz hitz egiten du. Haurra zela Romeroren familia Extremaduratik Altsasura etorri zen, eta ondoren Legazpira bizitzera joan zen. Besteak beste, Altsasun bizitako urteak haren literaturaren parte dira.