Eguberrien atarian kontzertua ematen bazuen ere, Haize Berriak bandak ez zituen gabon kantak interpretatzen. Aurten Erkudengo Ama Abesbatzarekin elkartu eta gabonetako kontzertua emanen dute abenduaren 21ean, larunbata, 18:00etan eta 20:00etan, Iortian. Abesbatzak, Inma Arroyoren zuzendaritzapean, eta banadak, Jasoen Etxebeste zuzendari berriarekin, "gabonen bihotzera" eramango dituzte entzuleak "magia eta ospakizunez" beteriko kontzertuan. Gabon kantak, ipuinak, oroitzapenak eta sorpresak izanen direla jakinarazi dute. Sarrerak Iortia kultur gunean eros daitezke, orokorrak, 5 eurotan, eta bandaren bazkideak eta 25 urtetik beherako gazteak, 3 eurotan.