Ohiturari jarraituz, ilbeltzaren 6ko eguerdian urteko kintoen zozketa egin zen. Eguraldiak lagundu ez zuenez, Gure Etxea eraikinaren beheko partean egin zen zozketa. Javier Ollo Martinez alkateak txanpona airera botaz erabaki zen karta banaketa norekin hasi, emakumezkoak izan zen lehenak. Lehen erregea Olaia Macia Mendiaren eskuan agertu zen, bigarrena, berriz, Ainhoa Calvo Fuentesenean. Ondoren, gizonezkoen txanda izan zen. Eta zoriak nahi izan zuen aurtengo buruzagiak Kepa Amilllano Santano eta Gorka Diaz Diego izatea.
Macia Nafarroako Unibertsitate Publikoan bioteknologia ikasketak egiten ari da. Calvo, berriz, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (EHU) psikologia ikasten ari da. Amillano EHUn Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasten ari da. Azkenik, Diazek automozio gradua ikasten ari da Gasteizen. Bi gizonezko buruzagiei zozketaren aurretik etxean adarra jotzen ibili ziren, aurretik senide buruzagiak izan zituztelako. Amillanoren kasuan Javier osaba eta Diazen kasuan bere arreba Paula 2016an eta bere lehengusu Maialen eta Josu Apestegia ere.
Gazteek kinto ospakizunak Santa Ageda egunean hasiko dituzte, otsailaren 5ean. Egun horretan herrian barna eskean ibiliko dira, eta jasotzen dutenarekin ospakizuneko gastuak ordainduko dituzte. Santa Ageda eguna asteazkena denez, domekara bitarteko bost egunak jarraian izanen dituzte ospatzeko. Bost egunetan, iluntzean, zortzikoak dantzatuko dituzte kinto guztiek. Horietan trebatzeko entseguak gaur hasiko dituzte Burunda frontoian. Aitziber Etxaiz Soria, Edurne Somocurcio Gonzalez eta Nerea Mazkiaran Lopez de Muniain izanen dira irakasleak.
Kinto guztiak
Emakumezkoak
Izar Grados Aiestaran, Maren Pozueta Diaz, Nahia Lumbreras Ruz, Jare Maiza Altzelai, Maddi Lizarraga Fresneda, Irati Pelaez Markinez, Iraia Vegas Rodriguez, Alaitz Larraza Ligero, Nerea Perez Luis de Redin, Madi Lizarraga Barriga, Izani Aldasoro Urteaga, Eukene Domingo Zubelzu, Oihane Razkin Cuervo, Katrin Andueza Zornoza, Amara Marin Riezu, Janire Braña Velez, Itziar Anton Garcia, Denisse Vergara Ruiz de Galarreta, Maider Fuentes Fernandez, Iratxe Lapuente Perez, Saioa Alonso Lacalle, June Boal Jaca, Naroa Díaz Celaya, Kiluna Matias Tapia, Aitziber Da Costa Taboada, Nagore Gonzslez Claver, Olaia Laura Amor, Olaia Macia Mendia eta Ainhoa Calvo Fuentes.
Gizonezkoak
Iosu Larrea Martinez, Eneko Guajardo Asurabarrena, Oier Garcia Agirre, Adei Arza Zornoza, Chej Malainin Habla, Patxi Azpeitia Lumbreras, Asier Aiestaran Fernandez, Ekaitz Zabarte Etxabarri, Oihan Palomares Otxoa de Eribe, Markel Mazkiaran Aznar, Unai Martinez Etxabarri, Peru Urteaga Leineña, Alain Mendia Bakaikoa, Eneko Iraurgui Marcos, Iker Palomino, Hegoi Davila Lopez de Sabando, Andoni Bedoya Morales, Sergio Fernandez Fernandez, Oier Mitxelena Mazkiaran, Eneko Galan Moreno, Hegoi Castillo Zufiaurre, Oier Pereda Maza, Oier Flores Marcos, Pablo Perez de Villarreal Santano, Unai Gasko Garmendia, Oihan Gartzia Saralegi, Kepa Amillano Santano eta Gorka Diaz Diego.