Ilbeltzaren 19an, igandea, Yarleku Teatro konpainiaren 104. haurra antzezlanaren emanaldia izanen da, 12:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Eva Azpilikueta altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak, eta Jokin Oregin zuzendu du lana. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Umezurztegi batean adoptatua izateko irrikan dagoen neskato bat da protagonista. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Emanaldia euskaraz izanen da.
2024 aza 04 Altsasu Etxarri Aranatz