Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak jakinarazi duenez, Zakubi izeneko energia elektrikoa bateriekin biltegiratzeko instalazioaren aurreproiektua jendaurrean dago berriro. Izan ere, hura sustatzen duen The Best Global Practices SM enpresak aldaketa batzuk egin ditu tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko. Proiektuari alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu nahi dituztenek otsailaren 13ra arteko epea dute. Aipatu zerbitzuaren Iruñeko egoitzan edo Nafarroako Aldizkari Ofizialaren ilbeltzaren 14ko zenbakian dago egitasmoari buruzko dokumentazioa.
Enpresak 5 MW-ko eta lurrean instalatutako baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak jarri nahi ditu.