Ollo Parlamentuko batzorde bateko buru izendatu dute

Guaixe 2025ko urt. 23a, 10:57

Javier Ollo Martinez parlamentuko batzordeko buru aukeratu berritan. UTZITAKOA

Bozketa bidez aukeratu dute.

Javier Ollo Martinez Nafarroako Parlamentuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeko lehendakaria da gaurdanik. Hala erabaki dute gau batzordekideek bozketa bidez. Ollo Altsasuko alkate da 2015etik eta, Geroa Bai taldearen barruan, Nafarroako Parlamentuko parlamentaria da azaroaren 11z geroztik. Eusko Alderdi Jeltzaleko kidea, Napar Buru Batzarreko burukidea izendatu zuten 2016an. 

Erlazionatuak