Frontoi txikia egiteko lanak hasi dira

Guaixe 2025ko urt. 24a, 11:23

Langileak hasi dira frontoia jasotzeko lanak egiten.

Burunda pilotalekuaren eta Iortia kultur gunearen artean, lokomotoraren eta estalpearen artean jasoko dute.

Altsasuko Udalak frontoi txikiak sei metro zabaleko frontisa eta zortzi metroko luzera duen ezker pareta izanen ditu. Frontisak eta ezker paretaren hasierak bost metroko altuera izanen du, baina ezker paretaren akaberan lau metrokoa izanen da altueran. Porlanezko 40 cm-ko zabalerako paretak izanen ditu frontoiak eta berde kolorekoa izanen da. Estalpetik pixka bat urruntzeko berdegunearen zati bat (10 m2) hartuko du frontoiak. Obra bukatutakoan, pilotarekin lotutako horma irudi bat eginen da frontisaren atzeko aldean. Eta kantxako ezker paretan, berriz, Joxe Luis Gorrotxategiren bertso bat jarriko da, haur bat pilotan ikustearen edertasunari buruz ari den bertsoa. Lanak Xcava obras y servicios SM enpresa egiten ari da, eta 94.907,56 euro (BEZ barne) euro jasoko ditu.