Kintoen zortzikoak

Guaixe 2025eko otsailaren 10a

Bost egunez Altsasuko kintoek herriko zortzikoa dantzatu dute. Otsailaren 7an, eguraldiak ez zuenez laguntzen, Iortia zabalguneko estalpean egin zuten dantza estreinakoz. Jesus Irisarri txistulariak gogoan duenez, ia berrogei urtetan behin-edo dantzatu da zortzikoa Burunda frontoian.