Altsasuko aurtengo 57 kintoek 24.808,25 euro lortu zituzten otsailaren 5eko kinto eske eta opilen salmentarekin. Kintoko 435,23 euro. Dirua ospakizuneko bost egunetan izan dituzten gastuak ordaintzeko nahikoa izanen dela espero dute kintoek. Orain arte kintada batek lortutako diru kopururik handiena da aurtengoa, aurreko urtean baino 2.072,34 euro gehiago dira. Horretan zerikusia izan dezake eskatzeko eguna azoka eguna izatea eta 2024an baino bi kinto gehiago izatea.