Altsasuko Udalak Construcciones Mariezcurrena enpresari eman dio ur biltegitik herri gunera arteko ur hodia berritzeko lanak. Guztira 998 metrotan berrituko da ur hornidurako hoditeria. Obra egitearen truke enpresak 789.782,45 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Enpresak lanak despeditzeko sei hilabete izanen ditu. Hala ere, obrak, beranduenez, 2025eko lastailaren 31n amaitu beharko dira.