Eusko Jaurlaritzak Arabako aldirietako tren linea berria hilabete batzuk barru martxan jarriko du. Haren abiapuntua eta bukaera Altsasu eta Miranda de Ebro izanen dira. Bi herri horiek tren maiztasun handiagoa izanen dute. Baina Miranda de Ebroren kasuan gehiago ere jasoko du, herri horretako tren geltokia izanen baita linea berriko trenen basea. Hala jakinarazi du Diario de Burgosek.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Sailean xehetasun teknikoak lotzen ari dira tren azpiegiturak kudeatzen dituen Adif enpresa publikoarekin. Bestetik, Renfe tren konpainiarekin ere negoziatzen ari da, 2028ko ilbeltzaren 1era arte berak kudeatuko baitu Arabako aldirietako tren zerbitzua. Egunkariak aurreratu duenez, aldeen arteko elkarrizketak "aurreratuta" daudela jakinarazi du.