1970ko hamarkadan Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak Altsasutik heldu zitzaien inauteriei buruzko "datu" batetik abiatu eta ikerketa lana egin ondoren, lehenengo aldiz Altsasuko inauterien errepresentazioa egin zuten Burunda frontoian. Horren ondoren altsasuarrek lekukoa hartu zuten, gaur egungo inauterietara iritsi arte. Otsailaren 28an eman zuten, Iortia kultur gunearen areto betearen aurrean, Altsasuko inauterien berreskurapen ikerketa eta prozesua jasotzen duen Momotxorroak: Kaos baten istorioa Kepa Otaegi eta Jon Eguskiza Andra Mari dantza taldeko kideek idatzitako eta zuzendutako film dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango da. Besteak beste, dokumentalean prozesuan parte hartu zuten altsasuarrak agertzen dira.
Nola izan zen berreskurapena? Zergatik Andra Mari dantza taldea?
Kepa. Dokumentala asko aurreratu gabe, 1970ko hamarkadan dena berreskuratzearen garaia zen. Frankismoaren atzapar eta indarkeria pixka bat leundu zen eta askatasun txiki horretan hizkuntza berreskuratzen eta abar hasi ziren.
"Andra Mariri esan zitzaion bazegoela desagertutako inauteri batzuen datu bat"
Olatu horretan Andra Mariri esan zitzaion bazegoela datu bat hor nonbaiten zerbait desagertuta zegoen karnabal batzuk, eta ea nahi bazuten bertara joan. Eurek erronka bereganatu zuten eta segituean Altsasura etorri ziren. Andra Maritik etorri ziren, baina altsasuarrengatik ere berreskuratu zen. Harremanak nahiko saretuta egoten ziren. Andra Marik ardura hartu zuen, baina guztien arteko lan bat izan zen.
Noiz galdu ziren Altsasuko inauteriak?
Jon. 1976 urtearen bueltan Andra Mari taldeko kideak Altsasura etorri zirenean esaten zutenagatik joaten ziren pertsonengana nahiko zaharrak izaten ziren, eta pertsona hauek gogoratzen zutena nahiko gazte, txiki edo ume ikuspuntu batetik zen. Orduan, Mikel Zamaioak Andra Mari dantza taldeko kideak eta berreskurapenaren prozesu honetan sartuta egon zena esaten zuen 60 urtean egin barik egon zirela gogoratzen zutela; beraz, gutxi gora behera 1910 eta 1920 hamarkaden inguruan. Aipatzen da 1916 urte hori,baina agian uste dugu zerbait orientatiboagoa izango zela. Gutxi gora behera hori zen kontatzen zutena; joaten ziren pertsonengana nahiko nagusiak zirela eta oroitzapenetan nahiko galduta zutela inauteria.
Nork parte hartu zuen berreskurapenean?
K. Andra Marik erabiltzen zuen datu horretan Altsasuko familia bat aipatzen da: Goikoetxeatarrak. Horiei esker eta horien bitartez hasi ziren Altsasuko zaharrekin harremanetan eta informazio hori berreskuratzen eta batzen.
J. Garai haretan Kepa Artetxe taldeko aitzindarietako bat ibili zen burubelarri, baita Mikel Zamaioa ere. Orain dela hiru urte zendu zen, berarekin hasi ziren elkarrizketak, baina tamalez ezin izan du lan hau bukatzen ikusi. Andra Mariaren partetik dokumentalean agertzen diren pertsonak dira zuzenean sartutak gon zirenak. Ez bakarrik agertzen direnak, azkenean atzetik ere lan asko dago, pertsona horiek hona etortzeko beste batzuk Galdakaon gelditzen ziren beste behar batzuk egiten. Talde oso baten lana da, makinari bat dago horren atzean.
Zein momentutan sartu ziren altsasuarrak?
"Altsasuko inauteriak gaur egungo ikuspegitik oso erraldoia da; mundu handia"
K. Askotan esaten dugu Altsasuko inauteriaren gaur egungo ikuspegitik oso erraldoia dela, nik uste euskal kulturaren barruan hamar gauza aipatzen badituzu, Altsasuko inauteriak agertuko lirateke edo ez zen arraora izango Altsasuko inauteriak agertzea. Oso mundu handia da, oso unibertso handia. Altsasuarrek sekulako lana egin zuten. Gaur egun Altsasun baldin badago inauteri bat jende askoren arteko lana izan zelako da, batez ere altsasuarrek euren lana egin zutelako. Andra Marik batu egin zuen. Beste toki batzuetan ere batu egin ditu, eta ez da Altsasun gertatu den fenomeno berdina gertatu; beste batzuetan berreskuratzen duzu, baina ez duzu berpizten. Hemen berpiztu zen.
"Altsasuarrek sekulako lana egin zuten; horregatik dago inauteria bizirik"
Altsasuarrek sekulako lana egin dute, eta protagonismoa nagusia haiek dute. Horregatik dago bizirik. Guk kontatzen duguna da Andra Marik zer ekarri zuen.
Zuek zein momentutan sartzen zarete?
J. Andra Marik Altsasuko inateriak Galdakaon 1992. urtean sartu genuen euskal kulturaren egutegiaren barruan. Proposatu zen herri inauteri batzuk egitea eta Altsasuko inauterien ohitura hor zegoenez geuk ere Altsasuko inauteriak egiten ditugu. Orduan, urteak joan eta belaunaldi berriak etortzen zirenean ikusi genuen gazteek parte hartzen zutela, baina benetan jakin gabe zertan zebiltzaten. Mozorrotu bai, baina ez zekiten zer zen. Hutsune bat ikusi genuen.
"Belaunaldi berriendako tranmisio lan batetik sortu zen dokumentala"
Bazekiten Altsasuko inauteriak zirela, berreskuratu zirela, baina belaunaldi berriei transmisio hori galdu zela ikusi genuen, eta ariketa polita izango zela elkarrizketa batzuk egin, ikusi zer den inauteria, sinbologiaz beteta dagoen inauteri bat dela eta abar. Esan genuen: goaz taldeko gazteei erakustera zergatik egiten den hau, guk egindako berreskurapen bati esker dela eta lotura bat dagoela. Elkarrizketak egiten hasi ginen, eta ikusi genuen ez genuela taldean bakarrik erakutsi beharreko gauza bat zela, baizik eta lanketa sakonago bat egin behar genuela. Elkarlana aagertzen da, altsasuarren eta galdakoen artean. Merezi zuen horrelako lan bat egitea, bai istorioa hobeto ezagutzeko bai hurrengo belaunaldiek jakin dezaten zer gertatu zen edo zer eman zen inauteri berreskuratu ahal izateko.
Noiz eta nola ospatzen dituzue Altsasuko inauteriak Galdakaon?
"Galdakaon Altsasuko inauteriak ospatzen ditugu; batzordea gonbidatu dugu"
J. Inauteri asteartearen aurreko larunbatean, hau da, aurten martxoaren 1ean. Asteburuan ospatzen dugu, ez asteartean Altsasun bezala. Esan dezakegu inauteriak berreskuratu bezala egiten ditugula. Gure kasuan ez du herri guztiak parte hartzen, bakarrik dantza taldearen eskosistemako partaideak, eta esan daiteke gure kasuan erritualak nabarmenagoak mantendu direla. Hemen momotxorroa pertsonaia nagusietako bat da, baina han ereintza, idiak eta abar landu ditugu.
K. Galdakaon desfilea egiten da, baina desfilearen barruan momotxorroentzako askatasun bat dago. Momotxorroek badute atakatzeko gaitasuna, jendearengana joateko, trastadak egiteko... Egia da gaur egun gizarteak gero eta edukatuagoak izatera eramaten gaituela, baina Galdakaon Altsasurekin alderatuta uste dut askatasun hori badagoela eta barrabasadak egiteko aukera handiagoa ere badagoela. Orain ja ez, baina lehen zirikatzen zuten haurrak eta kontenedoreetara sartzen genituen, udaltzainen kotxeetan sartzen ginen eta horrelakoak egiten genituen. Biolentziaren zera hori. Altsasuarrek haren lana egin zutenean eta Andra Marik jaso zuenaren arabera biolentzia hori aipatzen zuten: "baina nola egin behar duzue berriz hori, oso biolentoak dira!".
Zer kontatzen du dokumentalak?
J. Bi ildo lantzen ditu: alde batetik, berreskurapenarena. Zelan heldu zen datu bat eta ikerketa hori gauzatzen eta berreskurapenarekin hasi zen. Nola lortu zen 1978an saio bat egitea Altsasun, Burundan frontoian; aurretik Tolosan egin zen bat. Gero, nola altsasauarrei lekuko ematen bat eman zen, eta hortike urek hasi ziren ikerketa bat egiten eta ikusi dugu zertan amaitu den. Bestetik, inauteri horren esanahiaren inguruan ere hitz egiten du dokumentalak. Zer esan nahi duen momotxorroak, ereitzak eta horren atzetik dagoen guztiak. Esainaharen inguruan ildo desberdinak egon ahal dira; lanketa eta interpretazio desberdinak. Guk landu duguna eta gehienbat erakutsi duguna izan da Andra Marik jasotako hori. Ez dugu esaten bakarra denik, baina guk egindakoa hau da. Us te dugu altsasuarrei dagokiela eurek eurena kontatzea edo eurek batutakoa kontatzea. Agian desberdina da. Bakoitzak bere lan ildo izan dezake.
'Momotxorroak: Kaos baten istorioa' zergatik izenburu hori?
K. Altsasuko inauterietatik gehien ezagutzen den pertsonaia momotxorroa da. Pertsonaia gehiago daude, baina ezagunena momotxorroa da. Kaos baten istorioa zergatik? Karnabaletan gaude, karnabaletan ordenari buelta ematen zio, eta ordena ez dena kaosa da. Desagertzearen istorioa kaos horretan sortutako ezbehar baten abiapuntua da. Bestetik, brometan esaten dugu dokumentala egiterako orduan ere nahiko kaotikoa izan dela, tartean pandemia izan zen eta mila gauza gertatu ziren. Azkenean, portu onera iritsi gara.
Zenbat denbora egon zarete dokumentala egiten?
J. Ikerketa fasea 2019ko eguberrietan egin zen. Iruñean, Galdakaon eta abar horren inguruko hitzaldiak ematen hasi ginen, eta asmoa zen hortik lanketa bat egitea. Iruñera etorri eta hortik aste gutxitara pandemia batean sartu ginen eta lehentasunak aldatu ziren. Andra Marik artxibo fondo handia zuela ikusi genuen eta digitalizazioan hasi ginen. 1300 artxiboetatik gora digitalizatu genuen. Dokumentala lantzen hasi ginen eta egon zen momentu bat proiektua bertan behera geratzeko arrizkua egon zela ere. Horregatik kaos hori luzea izan zen. Baina esan genuen jende honek errespetua merezi dutela eta, azkenean, Andra Mariren 70 urteurrena ospatzen dugunez, honi esfortzuak bideratuko geniola.
Espero zenuten horrelako lan bat egitea? Horrela irudikatzen zenuten?
K. Hasieran hitzalid bat izan behar zen. Baina materiala biltzen hasi ginen, eta apurka-apurka gidoia egin genuen. Gauza asko kontatu behar dira eta denbora mugatua da. Gero produktorekoengana joan ginen eta eurek iskui zuten kontatzeko istorioa bat zela.
J. Hasiera batean transmisio ariketa bat izan behar zen; belaunaldi berriei erakustea zer zen, eta hortik hauxe sortu da.
Altsasuko inauterietan egon zarete? Nola ikusten dituzue?
K. Niri pozten nau herri batek parte hartzen duela, eta euren nortasunean sartuta dagoela. Gauza ederra da. Baina gero Galdakaorekin alderatuz askoz libreagoa dela ikusten dut; hemen kalejira bideratuagoa da. Baina poztasun handi bat da, jakinda Euskal Herrian erreferentea dela.
J. Guretzako Altsasuko inauteriei buruz hitz egiten denean oso gertuko bezala sentitzen dugu; gureak ere izango balitz bezala. Harrotasun puntu bat dago. Taldeko jendeari esker esan daiteke Euskal Herriko inauteri esanguratsuenetariko bat dela. Poztasuna eta harrotasuna.
Durango mustu zenuten, Euskal Herriko hainbat txokotan egon zarete, eta gaur Altsasun. Zer nolako harrera izan du?
J. Harrera ona dabil edukitzen; feedbacka positiboa da. Jendeari gustatzen zaio. Ongi kontatua dago eta denbora ongi planifikatuta. Ulertzeko erraza da inauteri parte ez direnentzako edo Altsasuko inauteria ezagutzen ez dutenentzeako. Nahiko bideratuta dago eta uste dut azkenean egin dugunarekin pozik eta gustura gaudela.
K. Kariño eta errespetu handiarekin egina dagoen lan bat da.
Altsasun egongo zarete? Zer espero duzue?
J. Otsailaren 15ean Iruñean egon ginen eta bertan jorratu zen inateriaren masifikazioaren gaia. Nik uste hemen ildo beretik joan ahal dela. Batzordearekin hitz egiten egon ginen, eta eurek ere hausnarketa horretan dabiltzate, eta masifikazio horrek ez dion kalte egiten ari inauteriari. Behintzat dokumentala balio dezake horren inguruan hausnarketa eta gogoeta egiteko. Badabiltzate. Agian lan hau heldu eta eurena ere egiteko; altsasuarrek altsasuarrena kontatzeko eta horren inguruan laketan egiteko beste indar edo arnasa bat ekartzeko. Hartu eman horrekin ere batzordeko kide batzuk gonbidatu ditugu Galdakaoko Altsasuko inauterietan parte ahrtzera. Ikus dezaten zelan bizitzen dugun guk. Horrek balio dezake desikasten ikastera, beste prozesu horrek begiak zabaldu eta beste ikuspuntu bat eman ahal zaie Altsasuk bizi duen hausnarketa horretan.
K. Dokumentala Altsasun ematea bada errespetu handiko momentu bat. Beste nonbaiten ondo dago, baina atsasuarretaz hitz egitea eta altsasurrek hit zegindako hori Altsasun ematea ez da beste toki bat. Hor zerbait dago. Dokumental hau batez ere Andra Mariren ikuspuntutik eign dugu, Andra Mari delako gure errealitatea eta unibertsoa. Egia da dokumentalean muga bat egon behar dela eta muga hori 1982koa da uste dugulako, esan bezala, altsasuarrei dagokiela euren istorioa kontatzea. Guk bagenuen kontatzea, baina gauza batzuk ez dagokigu guri kontatzea. Momentu batean esan genuen: goazen kontatzera eurek ere nola egin zuten, baina kontraesan bat zegoen. Guk gurea kontatu dugu, eta zabalik uzten dugu bigarren kapitulu bati; 1982an gertatu zen bezala altsasuarrek euren istorioa kontatu zezaten.
Behar da horrelako lan bat Altsasun?
J. Niretzako lan hau oso aberasgarria izan da inauteria hobeto ezagutzeko eta atzen dagoen esanahiak edo pentsamendu ildo hori hobeto ezagutzeko. Altsasuarrentzako oso interesgarria izango litzatekeen eurena egitea. Zelan 1978an lehenengo aldiz egin ostean altsasuarrek hartu zuten eta lanketa hasi zuten. Enrike, Patxi, Amaia, Satur eta beste hainbat ere. Eurengana jo eta zelan egin zuten prozesu hori; zelan lortu zuten herri batenagan iritsi eta identitate hori sortu. Txikitatik mozorrotzen dira Altsasun, DNAn daramatzate. Zelan lortu zen hori.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!