Nafarroako Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) sarian bost finalistetako bat izan zen Aldakin enpresa altsasuarra joan zen urtean eta, Prestakuntza eta Enpleguaren akzesita jaso zuen. Horrek estatuko lehiaketan parte hartzeko atea ireki zion. Bere mailan Valladolid, Bartzelona eta Balear Uharteetako beste hiru enpresarekin neurtuko da. Sari banaketa martxoaren 20an eginen da, Madrilen.
Urteko ETE saria Banco Santanderrek eta Espainiako Merkataritza Ganberak urtero deitzen dute. Sariketaren helburua da ETEen jarduna aitortzea, izan ere, “horien jarduera funtsezkoa da tokiko enplegua eta aberastasuna sortzeko”. Urteko ETE Sariaren zortzigarren edizioara 1.639 enpresa inskribatu ziren. Antolaketan Lurraldeko 54 merkataritza ganberek, Banco Santanderreko 13 lurralde zuzendaritzek eta hainbat egunkarik parte hartu zuten.