Banderen erreketari buruzko adierazpenik ez Parlamentuan

Guaixe 2025ko mar. 11a, 11:24

Momotxorroz mozorrotutakoak Espainiako banderari su ematen. FESTARO

PPk aurkeztutako idatziak ez zuen talde guztien oniritzirik izan eta ez zen onartu.

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak ez du onartu PPk proposatutako erakunde adierazpen bat onartu. Popularrek nahi zuten Nafarroako Parlamentuak gaitzestea ezezagun batzuek Espainiako bandera erre izana Altsasuko inauterietan.  UPNk, PSNk, PPNk eta Voxek alde bozkatu zuten eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin ziren.

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako zioen. "Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du ezezagun batzuek Espainiako bandera erre izana Altsasuko inauterietako ekitaldi publiko batean". Horrekin batera, "Nafarroako Parlamentuak erakunde eta ordezkari publikoak premiatzen ditu gure ikurren babesa berma dezaten eta irmoki jardun dezaten publikoki mespretxatzeko asmoa dutenen kontra". Eta, azkenik, "Nafarroako Parlamentuak herritarrak premiatzen ditu gorroto eta intolerantzia adierazpen oro arbuia dezaten eta gure elkarbizitza gidatu behar duten errespetuaren eta batasunaren balioak indartzen lagundu dezaten".