Bigarren urtez, Biak Bat elkarteak Lau zango, milaka irri animaliek lagundutako terapia programan parte hartzeko aukera ematen duen beka deialdia egin du. Bigarren urterako elkartearen nahia zen ibarreko enpresak izatea beka ematen zutenak. Lacunza Kalor Group-ek enpresa izan da Biak Baten eta haren beken programaren aldeko apustu soziala egin duen aurreneko enpresa sakandarra. Elkartetik azaldu dutenez, "deialdia enpresan lan egiten duten pertsonen alabei eta semeei zuzenduta dago, eta horixe da deialdi honetan parte hartu ahal izateko irizpideetako bat".
Programan hiru hilabetez aritzeko beka da, zehazki astean behingo 45 minutuko dozena bat saiorako beka da. Haren kostua enpresak bere gain hartuko du. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 28ra artekoa da, eta beharrezkoa da eskaera orria bete eta eskatutako informazioa sartzea. Deialdiari buruzko informazioa biakbat.eus webgunean dago.
Biak Bateko kideen nahia da "parte hartze tasa altua izatea eta familia asko programa berritzaile horretaz onura ateratzea". Jakinarazi dutenez, "apirila-maiatzean entitateak biztanleria orokorrari zuzendutako beken bigarren deialdia egingo du". Biak Baten ekimena lagundu eta elkartearekin elkarlanean aritzeko interesa duten edo informazio gehiago nahi duten enpresek gurekin harremanetan jar daitezke. Izan ere, ekimen honek tokiko enpresen arteko loturak sendotu nahi ditu, elkarrekiko laguntza eta konpromiso soziala sustatuz".