2025/04/03 - 2025/04/07 Ostegunean eta astelehenean, 19:00etan; igandean, 19:30ean

Zinema

'Nosotros' filma Helena Taberna zuzendariarekin

'Nosotros' filma Helena Taberna zuzendariarekin
Iortia kultur gunea, Altsasu

Apirilaren 3an, 6an eta 7an, osteguna (19:00etan), igandea (19:30ean) eta astelehenean (19:00etan), Helena Taberna zinemagile altsasuarraren 'Nosotros' film berriaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Zuzendariak filmaren inguruko solasaldia eginen du.

Sinopsia: Angela eta Antonio bikotea, beste asko bezala, maitemindu egin zen, ilusio bat bizi izan zuen, seme-alabak izan zituen, amore ez emateko ahaleginak egin zituen eta behin baino gehiagotan erori zen. Amodioa bukatzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena?, nola amaitu dugu horrela? Elkarren arteko harremanaren argi-ilunetan barrena, Angelak eta Antoniok prekarietatearen, desioaren interferentzien edo maitasunaren idealizazioaren aurka borrokatuko dute.

Emanaldiak:
Apirilak 3, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).
Apirilak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).
Apirilak 7, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).