Astekaria

"Diskoko abestiek unibertso bat narratzen dute"

Erkuden Ruiz Barroso 2025ko api. 15a, 13:30

Ekain Alegre eta Amaiur Goikoetxea, Ganibet taldeko kideak. ASIER MENDINUETA @ASIERHACEFOTOS

Ekain Alegre eta Amaiur Goikoetxea musikariek Ganibet taldea osatzen dute. Lehenengo diskoa kaleratu dute: 'Zure Zeru'. Sei abestiez osatuta dago, eta "osotasun" bat egiten dute. Zuzenekoetarako prestatzen ari dira.

Duela hiru urte inguru Ekain Alegre musikari altsasuarra hainbat euskal kanten remix elektronikoak egiten hasi zen. Autotune ahotsa modifikatzeko programa bat deskargatu zuen, eta Elektrokela Elektrotxarangaren entsegu batean norbaitek probatu nahi zuen galdetu zuen. Amaiur Goikoetxeak bere burua aurkeztu zuela gogoratu du. "Egun baten gelditu ginen eta probatzen hasi ginen". Horrela sortu zen duela pare bat urte Ganibet taldea. Martxoaren 28an Zure Zeru lehenengo diskoa kaleratu zuten, sei abestiz osatutako lana. 

Probatzen hasi, eta taldea sortu zenuten. Hasieratik helburu hori izan zenuten? 
Ekain. Hasieran proba izan zen, baina serio oso azkar hartu genuen. Ez dakit azkarregi izan zen ere; gure buruari autoexigentzia jarri genion. Esan genuen: probatuko dugu, baina egingo dugu zerbait haratago doana. Hasieran pretentzio handirik gabe, egia esan, orain ere pretentzio handirik gabe egiten dugu. Hasieratik forma eman genion.

"Zerbait egiten bagenuen ongi egin behar genuen"

Amaiur. Ez genekien zer egingo genuen, baina bai esan genuela zerbait egiten bagenuen ongi egin behar genuela. Egiten genuenea pentsatuta egotea. 

Bertsioak egiten hasi zineten, baina laster abestiak sortzen hasi zineten. 
A. Hasieran bertsioekin hasi ginen eta berehala, hiru bertsio egin genituenean, gure abestiak sortzen probatzen hasi ginen. 
E. Baditugu zuzenkoetan jotzen ditugun bertsioak ere, eta erabaki genuen kaleratu gabe zuzenekoetara prestatzea. Laugarren abestia propioa izatea erabaki genuen. Normalean taldeek propioak ateratzen dituzten eta gero agian bertsioren bat egiten dute, baina gure kasuan desberdina izan zen; hasieran ez geneukan materialik. 

Nola sortzen duzue?
E. Orain arte egiten duguna izaten da saltseatzen hasten naizela eta base bat egiten dut. Amaiurri erakusten diot ea ongi doan edo ez daukan zentzurik; egia da orain arte ordenagailuan zentratutako prozesua izan dela, eta ez hainbeste abestian. Azkenean abesti bat lortzen da, baina normalean basearekin hasten gara eta horren gainean melodia eta letrak sortzen ditugu. 

Eta letrak nola sortzen dituzue?

"Letrak identifikagarriak dira; noreberaren edo ingurukoen bizipenak dira"

E. Normalean orain arte letrak nik egin izan ditut. Inspirazioa edo norberaren bizipenak edo ingurunekoen bizipenak oinarri hartuta bueltatxo batzuk eman eta jakin nola eragiten duen noreberarengan eta besteengan, ukitu pertsonala emanda. Nik uste dut letrak identifikagarriak direla; jendea identifikatuta sentituko dela imajinatzen dut. Baina ez dira pertsonalak, baina ez dugu hitz egiten mobida handiei buruz. 

Bi urte hauetan taldea garatu da? 
A. Nik uste dut baietz garatu egin garela. Gentozen biak elektrotxaranga batetik eta nabaritu dugu eszenatokiaren gainean, antolatzeko garaian eta abar aldatu garela. Taulak hartu ditugu. Erabakiak hartzen eta gauzak ikusteko moduan ere, kontratuzen gara zer eta non sartzen ari garen. 
E. Kantuen aldetik hasierakoak neurrigabeko indarra zuten. Korapiloa abestian, adibidez, dakigun guztia sartu genuen: lehenengo zatian gauza pila bat, erdiko zubi bat dago eta bukaeran tonu aldaketa bat. Orain abestiak gehiago bilatzen ditugu. 
A. Batzuetan grabatzen esan dugu: hemen iruditza zait hutsik gelditzen dela edo zerbait soberan dagoela.
E. Hausnarketa bat egiten dugu. Lehen automatikoa zen: hau daukagu, grabatu, eta listo. Orain parte horrek zer eskatzen dugun begiratzen dugu gehiago; baina eztabaidak egon dira ere. Erabiltzen ez ditugun gauzak grabatu izan ditugu ere. 

'Zure Zeru' diskoa kaleratu duzue. Nolakoa da?
E. Lehenengo abestiaren basea aurreko urteko urtarrilean egin nuela esango nuke, eta hortik udan dagoeneko lau nituen eta azkeneakoak Zure Zeru eta Bost tiro izan dira, soinu aldetik pixka bat desberdinak edo sofistikatuagoak direla. Sorkuntza prozesua izan da: lehenengo musika egiten nuen, eta gero letrak grabatu eta aurreko astean. Letrari garrantzia ematen diogu, baina agian ez diogu eman beharreko denbora ematen. Diskoari nolabaiteko osotasun bat eman diogu, portadatik hasita (Ander Ansotegiren lana); portadak badauka zerikusia tituluarekin eta era berean izen bereko kantuarekin eta diskoko abestiek ere unibertso bat narratzen dute. Hori bai propio egin genuen. Letra bakoitza egin aurretik narratiba bat garatu genuen, abestia nondik nora joaten zen jakiteko. Nahiz eta abest desberdinak izan, eta gauzak desberdinak kontatu, jarraikortasun bat mantentzen dute. Nik uste dut lortu dugula. Sei kapitulu bezala dira, sei fase. Batzuetan bigarren pertsonan hitz egiten da, beste batzuetan lehenengo pertsona... 
A. Ikusi genuen singleak, hiru abesti solte atera genituen, ez zutela nahi genuen funtzioa. Ez genuela nahiko horrela aritzea. Osotasun bat nahi genuen. 

Fisikoan kaleratuko duzue? 
E. Momentuz ez; ez dakit intentzioa dugun ere... Gaur egun gertatzen da jende guztiak musika streaming bidez entzuten duela, Internete, eta era beran jendeak badaki musika atera duzula, baina batzuk fisikoan ikusi behar dutela. Batez ere nagusiagoa den jendeak Interneten egon arren ez du entzuten, eta agian diskoan ere ez dute entzungo, baina badute zerbait. Diskoa kaleratzen badugu zerbait testimoniala izango da. 


Ganibet taldea. ASIER MENDINUETA @ASIERHACEFOTOS

Zuzenekoak prestatzen ari zarete ere. Nolakoak dira zuen kontzertuak? 
A. Kontzertuetan ikusleek zuzenean hartu dezakete musika. Guk esaten dugu: igual kanta bat gustatzen zaizu, baina zuzenekoan ez bazaizu talde hori gustatzen, galtzen du pila bat. Nik eskertzen dut esaten didatenean kontzertua pila bat gustatu zaiela. Guk sortutako zerbait eta guk eskainitko giro eta momentu bat disfrutatzen ari direla da. Horregatik zuzenekoei garrantzia ematen diot. 
E. Feedback bat badago, diskoa entzuten ematen ez dena. Jendeak abesti bat entzuten du eta hor geratzen da, baina kontzertuetan badago hartu eman hori. Gero ikusten duzu jendea kantatzen edo etortzen zaizu esatera eta horrek aurrera jarraitzeko ematen digu. Zortea izan dugu kontzertuak emateko aukera izan dugulako; nik uste kontzerturik gabe ez ginatekela hemen egongo. Kontzertuek eta jendearen babesa eman digute indarra. Zorionez gehienetan kritikak positiboak izan dira. Orduan esan dugu: ados, egiten ari garena zentzua da. Horregatik ari gara pixka bat gehiago lantzen eta beste toke bat ematen. 

Bi pertsona eszenatokiaren gainean. Nola bizi duzue? 
A. Hasieran play-ari ematen genion eta geldirik gelditzen ginen. Ez genekien nola mugitu. Orain ere ez dakigu hainbeste, baina gutxienez erdira mugitzen gara, buelta ematen dugu... Lortu dugu eszenatokian egoten. Hasieran hutsik sentitzen nuen, eta pentsatzen nuen bete behar genuela. Noski bederatzi kideko elektro batetik gentozen, eta bat-batean bi bakarrik. 
E. Hasieran antsietate puntu hori bageneukan. Bi pertsona, ordenagailua eta bi mikro zeuden. Orduan gauzak egin behar genituela pentsatu genuen, eta jakin dugu ez dela behar uneoro gauzak egiten egon, baina adibidez Amaiur aurrera joaten da eta abesten du. Presentzia izatea. Transmititzen baduzu, nahikoa da. Gero ere tenpoak kontrolatu behar ditugu, zer egin behar den noiz. 

Gaztea sarietako finalistak izan zineten, Gazteok Eskutik-en abestia sortu zenuten... Kontziente zarete?

"Bukatu eta esan: kontziente gara hemen jo dugula? Gelditu gabe egon gara"

A. Askotan guk handia kontsideratzen dugun kontzertu bat bukatu eta pentsatzen dugu: kontziente gara hemen jo dugula? Hasi ginenetik ez garela gelditu? Disko bat atera gabe eta kakotxen artea ezer gabe eta gelditu gabe egong ara. Azkenaldian inflexio puntu antzeko bat egin dugu eta denbora gutxian lortu dugunaren inguruko hausnarketa egin dugu. Baina ez garenez gelditu nik uste ez garela oso kontziente izan.  
E. Inertziaz joan gara. Hemendik aurrera, diskoarekin eta abar,gauzak lasaiago hartuko dugula uste dut. Lehen zen: abesti, abestia, grabatu, atera, beste bat... Asko pentsatu gabe. Gaztea sarietara aurkezteagatik aurkeztu ginen, gustatu zitzaien eta finalera iritsi ginen. Finalean jotzeagatik ikusi gintuzten eta jende gehiagok deitu gintuen. Gazteok eskutik-ena egiteko esan ziguten eta hor jende gehiagok ezagut gintuen eta horren harira uda bete zitzaigun... Esan genuen: hartuko dugu abendua eta urtarila kontzerturik gabe eta diskoa egingo dugu. Guazak pentsatzen joan gara. Baina 40 Minutu-n bai esan genuela, eszenatoki txikian jo genuen, eta kamerinoetan esan genuen: Gauza bat, zer izan da hau? Bilboko Aste Nagusian Kaskagorrin ere jo genuenean... 
A. Hori ere nahiko handia izan zen. Gogoratzen naiz aurreko taldea bukatu eta muntatzen joateko esan zigutela, Ekain atera zen eta esan zidan: Amaiur, jende pila bat dago... 
E. 3.000 edo 4.000 pertsona zegoen. Plaza beteta. Ez ziren guri ikustera etorri, baina han zeuden. Flipatzen geratu ginen. 40 Minutu-n egia da jendea gurera etorri zela eta eszenatokia baxua zen; jendeak abestiak abeste zituen eta disfrutatzen ikusten genuen. Behin amaituta izan zen: Ufa! 
A. Kontzertuak ez hartzeko aukera daukagu, eta hori asko da. 
I. Inguruan badaude talde askok jo nahi dutela, guk baino gauza landuagoak dituztenak eta gauzak guk baino serioago hartzen dituztenak gauzak, eta auker ahori ez dutenak, eta kaka ba da. Guk momentuz aukera hori dugu, ez dakit zenbat iraungo duen, jendea aspertuko da ere. 

Nola dator denboraldia? 
A. Nahiko ondo doa. Apirilean larunbatero kontzertua daukagu, eta nahiko handiak dira. Bihar Genikan Duplarekin, Gazte Topagunean, Berriozarren, larunbatean joko dugu, eta 26an Kiñu Gaztetxean J Martinak jo zutela. Udan nahikotxo ditugu ere. 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de GANIBET (@ganibet.k)

Erlazionatuak

Hitz eta Putz Ganibet taldearekin

Erkuden Ruiz Barroso api 10 Altsasu   Urdiain