Emakume sortzaileen topaketa, Altsasun

Guaixe 2025eko maiatzaren 13a

Susana Sanano altsasuarrak Dinagu azokan parte hartuko du. ARTXIBOA

Maiatzaren 18an, igandea, Dinagu kolektiboaren artisau azoka izanen da, Iortia zabalgunean. 22 sortzailek parte hartuko dute.

Nomadak gaitun! Dinagu kolektiboaren azoka ibiltaria Altsasura helduko da maiatzaren 18an, igandea; 11:30etik 15:00etara, Iortia zabalguneko estalopean izanen da azoka, eta 22 emakume sortzailek parte hartuko dute:  Erkuku Artesania, Gigil, Dunixe RM, Kuttun Art, Ama Jewell, Amlu, Kaori, Amalur, Torontile, Bekoop, Amuki, Lavandula, Susasanacrochets, Liresh, Pott Keramika, Isla Pitxiak, Immk, Mad Estudioa, Ehule, Kool, Luma eta Berexi Art artisauak. Azokaren barruan Gozogintza Beganoren eskutik janari beganoa dastatzeko aukera izanen da ere. Dinagu kolektiboaren Instagramen informazio guztia elkarbanatzen dute.