2025/05/31 19:30ean

Kontzertua

Trasteando, Sacalfi eta Andoni Sarobe kontzertuan

Trasteando, Sacalfi eta Andoni Sarobe kontzertuan
Iortia kultur gunea, Altsasu

Maiatzaren 31n, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, Trasteando taldearen udaberriko kontzertua izanen da, eta ez da bakarrik izanen: Altsasuko taldearekin batera Sacalfi taldeak eta Andoni Sarobek parte hartuko dute. Bertako melodiak, musika latinoa eta erritmoak eta estilo eta genero musikalen aniztasuna bilduko ditu kontzertuak. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian; gutxi gelditzen dira.