Uztailaren 5ean, larunbata, 19:30ean, Mikel & The Mouses blues eta jazz taldearen kontzertua izanen da, Altsasuko Foru plazan. Taldeak marrazki bizidunetako abestiak jazz eta blues estiloetara moldatzen ditu, baita abesti propioak eta beste musika estilotako abestiak ere interpretatzen ditu. Emanaldia Altsasuko Udaleko Kultur zerbitzuak 2025eko udarako antolatu duen programaren barruan izanen da.