egitaraua

Irailaren 12an hasiko dira Altsasuko festak

Guaixe 2025eko irailaren 9a

Peñak 2024ko Altsasuko Festen txupinazoaren ondoren. ARTXIBOA

Ostiralean hasi eta asteartera arte, irailak 16, ospatuko dituzte festak altsasuarrek. Udalak, Jai Batzordeak, peñen elkartea barne, eta Herri Txokoak egitarauak antolatu dituzte. Besteak beste, Ajolabaiko peñaren 40. urteurrena izanen da larunbatean. 

Irailaren 12an, ostirala, hasiko dira Altsasuko festak Mila Kolore elkarteko kideek piztuko duen suziriarekin. Festaro eta Guaixe Fundazioa elkarlanean, txupinazoa zuzenean ikusteko aukera izanen da guaixe.eus webgunean. Festa hasi aurretik ere, 2024ko kintaren lehenengo topaketa izanen da, eta peñak  hamaiketakoan elkartuko dira. Behin suziriak eztanda egiten duenean, festa izanen da nagusi Altsasun, irailaren 16ra arte, asteartea. Altsasuko Udalak, Altsasuko Jai Batzordeak, Altsasuko peñek eta Herri Txokoak egitarauak antolatu dituzte, eta Kalez Kale peña ere kalera aterako da. Udalaren egitarauaren barruan, besteak beste, Dupla, Bizardunak eta Puro Relajoren taldeen kontzertuak daude. 

Aurten Ajolabaiko peñaren 40. urteurrena da, eta irailaren 13an, larunbata, izanen da haien eguna. Irailaren 11n, Gure Etxean, izena eman daiteke bai Ajolabaiko eguneko ekimenetan bai Altsasuko Peñak-ek antolatzen dituen ekimenetan (kafeak, jaitsiera, bazkariak eta abar). 

Jai Batzordeak ere egitaraua antolatu du, eta, besteak beste, igandean Kuadrillen Eguna izanen da eta astelehenean Peñen Eguna. JBren karpa Zubeztia plazan izanen da, eta txozna Gure Etxearen aurrean. Bestetik, Herri Txokoak ere txozna izanen da, elizaren ondoko parkearen ondoan. Bertan egitaraua antolatu du Herri Txokoak. 

Ibon Poveda Mugarzaren Hasiera zahar-berria azalak irudikatu du 2025eko Altsasuko Festen egitaraua, eta kontrazala Aroa Gauna Jimenez festen kartelen lehiaketaren haurren modalitateko irabazlearen lana agertzen da. Festetako aurrekontua 137.951eurokoa da. 

Altsasuko Udalak jakinarazi du irailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean Gartzia Ximenez kalea 10:30etik aurera itxita egonen dela; 08:00etatik 10:30era irekiko dute. 

2025eko Altsasuko festak

Irailak 12 ostirala

10:30 2024ko Kintari harrera, zapien janzatea eta kintaren lehen argazkia, udaletxearen aurrean.

11:00 Peñen hamaiketakoa txarangarekin, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Gure Etxean.

11:30 Altsasuko 2025eko festetako kartel lehiaketa sari banaketa, udaletxean.

12:00 Festen eztanda, Altsasuko Txistulari, gaita jotzaile, erraldoi eta peñekin, udaletxearen aurrean.

12:30 Sakana Kantuz ‘25, Foru plazan.

13:00 Elkartasun brindisa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
'Denak etxera!' elkartasun brindisa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

13:30 Altsasuko Erraldoi eta buruhandiak plazara iristea.

15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

16:30 – 20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

17:30 Jokoak txarangarekin, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.

18:00 Bonba bat naiz familiarteko antzerkia Bego Larrañagarekin, Zumalakarregi plazan.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 – 21:30 Jamaica Show orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.

20:00 Peñen Jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.

21:00 – 23:00 Bokatada, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.

21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:00 Gautxori Elektrotxaranga, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznatik.

22:30 Fardones taldearen kontzertua, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.

23:00 Dupla taldearen kontzertua, Iortia zabalgunean.

24:00 – 03:00 Jamaica Show orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.

24:00 Fresa Morango, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

01:00 – 04:00 DJ Las Maris, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

Irailak 13 larunbata

Jai Batzordearen Ajolabaiko eguna

09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

10:30 – 13:30 Txirrindularitza Eskolarteko proba Burunda Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Zumalakarregi plazan.

11:00 Haize Berriak bandarekin kalejira.
Ajolabaiko hamaiketakoa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

12:00 Matraka Culinary Center familiarteko antzerkia, Zumalakarregi plazan.
Auzatea Amandrea elkarteak eskainia, Foru plazan.
Sakana Kantuz ‘25 Altsasu Taberna Ibiltariak lagunduta, Foru plazatik.

13:00 Eguerdiko kontzertua: Haize Berriak banda, Foru plazan.

14:30 Ajolabaiko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, labaderon.
Kantu Herri Bazkaria, Taberna Ibiltariarekin.

16:30 – 20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

17:00 Pilota profesionala: LEPMko Masters Caixabank txapelketako finala, B seriea, ASPEk antolatuta, Burunda pilotalekuan.

18:00 Orritz taldeko pertsonaia mitologikoekin kalejira, Foru plazatik.
Tekno jaialdia, Jai Batzordeak antolatuta: Txen, Korena, Raze eta Apao, Jai Batzordearen karpan.

19:00 Palestina askatu, genozidioa Stop! Manifestazioa, Sakana Harrera Haranak deituta, Foru plazatik.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

20:00 -21:30 Bizardunak taldearen kontzertua.

20:00 Peñen jaitxiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:00 Spartak Dementziala, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

23:30 – 03:30 Diskofesta, Foru plazan.

00:30 – 02:30 Peñen igoera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazaraino.

01:00 Kontzertua, Jai Batzordeak antolatuta: Broken Pick eta The Church Back Boys, gaztetxean.

01:00 2000 Gaua, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

Irailak 14 igandea

Jai Batzordearen Kuadrillen Eguna

09:30 Dianak Burundar txistulariekin.

10:00 – 13:00 XCVI Altsasu Txirrindulariza Lasterketa, Altsasuko Kirol Elkarteak antolatuta.

10:30 Udalbatzaren irteera Otadiako Santo Kristo ermitara Altsasuko Txistulariek lagunduta, udaletxetik.

12:00 Auzatea La Encina Kultur Elkarteak eskainia, Foru plazan.
Azken errepikea eta zortzikoa Altsasuko Txistualriak lagunduta, Foru plazan.
Harrijasotzaile ikuskizuna, Jai Batzordeak antolatuta, Gure Etxean.

12:30 Bermut Musikatua, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

13:00 Kontzertua: Trasteando taldea, Foru plazan.

14:30 Kuadrillen Eguneko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

16:30 – 20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

17:30 Kuadrillen Olinpiadak, Jai Batzordeak antolatuta.

18:00 Play Back Txapelketa eta Txokolate jana Kukuerreka Elkarteak eskainia, Baratzekobide plazan.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 – 21:30 Demode taldearen kontzertua, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:00 Edu Zardoya, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

23:00 Azken Proba Sorpresa Berezia, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

23:30 Txapela Brava taldearen kontzertua, Foru plazan.

01:00 A.M. Hours Djak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

Irailak 15 astelehena

Jai Batzordearen Peñen Eguna

09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

11:30 – 14:30 Txiki parka eta Txu Txu Trena, Iortia zabalgunean.

12:00 Auzatea Beti Jaten elkarteak eskainia, Foru plazan.
Herriko nagusiei omenaldia, abardia jarriko zaie etxean, Altsasuko gaiteroek girotua.
Abentura parkea, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.

12:30 Bermut musikatua, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

13:00 Eguerdiko kontzertua: Pan con Chile taldea, Foru plazan.
Errigorako pintxo dastaketa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

14:30 Nagusien omeonezko bazkaria, Iortia kultur gunean. Ondoren, Fiderelekin dantzaldia.

15:00 Makarroi jatea, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

16:00 – 19:00 Txiki Parka eta Txu Txu Trena, Iortia zabalgunea.

16:30 – 20:00 Peñen kafea eta elkartepoteoa, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

23:00 Kontzertuak, Jai Batzordeak antolatuta: Ajou eta Los Tirris, gaztetxean.

23:30 – 02:30 Trikiteens taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

00:30 Herriko Djak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

Irailak 16 asteartea

09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

12:00 Apar festa, Zumalakarregi plazan.
Auzatea Zubeztia Elkarteak eskainia, Foru plazan.
Jauziak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.

13:00 Eguerdiko kontzertua: Los Habituales taldea, Foru plazan.

14:30 Erorien bazkaria, Jai Bazordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan. Oharra: JB-k mahaiak eta menajea jarriko ditu.

16:30 – 19:00 Kafea, merienda eta elektrotxaranga, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

18:00 Modernoak Zirika Zirkus konpainiaren zirku ikuskizuna, Zumalakarregi plazan.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 – 21:30 Puro Relajo, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:45 Feste agurra, azken petardo sorta eta su artifizialen ikuskizuna, udaletxe aurrean.

00:00 Peñen kalejira, Jai Batzordeak antolatuta.

01:00 Mikro irekia, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.