Badator Kantari 2025 Nafarroara. Azaroaren 21ean, asteartea, izanen da umeendako musika ikuskizuna, eta dagoeneko prestaketa lanekin abiatu dira; lehenengo urratsa parte hartzaileen izena ematea martxan jartzea da. Irailaren 28ra arte eman daiteke izena, Iñigo Aritza, Korazonistak eta Zelandi ikastetxetan eta guaixe.eus atarian.
Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek parte har dezakete, eta helburua euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da; ez du inolako lehiaketa kutsurik. Neska-mutikoek, taldeka, euskarazko kantu bat ikasi behar dute, zozketa bidez antolatzailek emandakoa; eredu moduan erakutsitako koreografia entseatu edo berri bat prestatu beharko dute, eta eszenatoki gainean abestu eta dantzatu behadezrko dute.
Euskal Herri osoan arrakasta handia duen ikuskizuna da, eta lehenengo aldiz ospatuko da, azaroan, Nafarroan.