Altsasu Tech jaialdian materiala lapurtu dutela salatu dute

Guaixe 2025eko irailaren 30a

Irailaren 27an ospatu zen Altsasu Tech jaialdia.

Altsasuko techno jaialdian parte hartu zuten DJek jakinarazi dutenez, ekimenerako alokatutako materiala lapurtu zuten. 

Irailaren 27an Altsasun ospatutako Altsasu Tech jaialdian parte hartu zuten disko jartzaileek jaialdiaren ondoren izandako lapurreta salatzeko sare sozialetan adierazpena kaleratu dute. Hain zuzen, sorgailu elektrikoaren euskailua lapurtu dute, "ezinbestekoa jardunaldiaren garapen teknikoarendako". Ekonomikoki sor ditzakeen arazoak ez ezik, "musika, tekonologia eta kultura sustatzea helburu duen horrelako jaialdi bat antolatzeak dakarren esfortzu kolektiboaren eta antolakuntzaren kontrako errespetu falta da".

"Argi utzi nahi dugu gertaera honek ez duela inolaz ere Altsasu Tech eta bere komunitatearen izpiritua islatzen", gaineratu dute adierapeznean, eta bertan lan egin duten pertsona guztien lanarengatik errespetua eskatu dute. Antolakuntzari eta laguntza eskatu dietenei eskerrak luzatu diete. 

 

Erlazionatuak