Urriaren 5ean 35 beteko dira Altsasuko Socorro Etxea okupatu zutela, eta urteurrena ospatzeko AGAk egitaraua antolatu du urriaren 3tik, ostirala, 5era, igandea, Gazte guztiok bat eginikan ez gabiltz gerorik gabe lelopean. Ekimen nagusienetako bat larunbatean antolatu dute Gaztetxef pasta txapelketa izanen da. Asteburu osoan zehar, Gure Etxean, Altsasuko Gaztetxearen historiaren argazki erakusketa izanen da, Gure Etxean.
Altsasuko Gaztetxearen 35. urteurrena
Urriak 3 ostirala
17:00 Haurren txokoa.
18:00 Ipuin kontalaria.
20:00 Pintxo potea.
21:00 Altsasuko dantza taldeen emanaldia.
Urriak 4 larunbata
11:00 Gaztetxef.
16:30 Los Fernandez.
17:30 Jolasak eta karro poteo.
22:00 Argitu erromeria.
Urriak 5 igandea
17:00 Asanblada irekia.
18:00 Txupinazoa eta auzatea.