Kaqchikela, Haitiko kreolera, maia, guarani eta nahuatl pipil hizkuntzen errealitatea ezagutu nahi zuten sakandarrez bete zen AEKren Itsasi euskaltegiko areto nagusia. Gutxitutako hiru hizkuntza komunitate horien esperientziei buruzko hitzaldia izan zen. AEK-k, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Garabidek antolatu zuten hitzaldia.
Hitzaldian parte hartu zuten hizlariak:
Maia
Jesus Roberto Chay Cano yukatandarrak maia edo Maayat'aan hizkuntzaren berri eman zuen. Chayk konpromiso estua dauka komunitatearen garapenarekin, hezkuntzarekin eta maien hizkuntza eta kulturaren zaintzarekin. Maia Hizkuntzan eta Kulturan lizentziatua da eta gaur egun Cuncunulgo Udaleko Maia Hizkuntzaren eta Kulturaren Saila zuzentzen du (2024-2027). Bertatik, maia hizkuntzaren biziberritzea sustatzen du administrazio publikoan, ikastaroak eta tailerrak koordinatuz. Developing Belief Network proiektuan ere badihardu eta U Péekbal Waye’ Tokiko Hazleen Sareko kidea da.
Aurretik, Yucatan 2024 Gazteriaren enbaxadore eta UDLAPeko Gazte Indigenen Lidergo Programako kide izan zen, maia hizkuntza biziberritzeko ekimen bat aurkeztuz. Chiapasen eta Yucatango Valladoliden, Maia Hizkuntzen Aktibismo Digitalaren bileretan ere parte hartu zuen. maia hizkuntzako hizlari motibatzailea ere bada telebatxilergoko ikasleendako.

Guarania
Lucia Agustina Espinola unibertsitate irakaslea eta ikerlaria guaraniaren errealitatea aurkeztu zuen. Bera hizkuntza-biziberritzean lan egiten du Argentinako Corrientesen, guaraniera irakasteko eta etorkizuneko hiztunak prestatzeko ikerketaren bidez. Hezkuntza-zientzietako irakaslea da (UNNE), Guaranieraren Katedra Ibiltaritik formazio lerroa koordinatzen du, irakaskuntzako eta hiztun berriak sortzeko aholkularitzan buruzko aholkuak emanez. Bestalde, hizkuntza formalki aztertzen du UNNEko Hizkuntza Sailean eta UBAko Hizkuntzen Laborategian, eta irakaskuntza proiektuetan dihardu GEBIEL taldearekin.
Corrientesen guaraniera hizkuntza koofiziala izan arren, eguneroko erabilera gutxitu egin da, eta hiztun asko ez dira guarani edo indigena gisa identifikatzen. Beraz, ez dago guaraniera hiztunen datu zehatzik Corrientesen edo Argentinan. Hizkuntza galtzeko arriskua handia da, biziberri-planik ezarri ezean. Guaraniera Paraguain, Argentinako iparraldean, eta Brasilen eta Bolivian ere hitz egiten da.

Haitiko kreolera
Marshah Benedite Pierre eskola irakasleak Haitiko kreolearen egungo egoera zein den azaldu zuen. Hizkuntzalaritza ikasi zuen eta Ecole Normale Superieure des linguaes modernes-en lortu zuen diploma. Gaur egun, hizkuntza irakaslea da eskola batean eta, gainera, urteetan biztanleriaren zati handi batek gutxietsi duen Haitiko kreolera biziberritzeko lanean dihardu. Marshah-en ustez, bere lana ez da hizkuntza bat irakastea bakarrik, herriaren kulturaren eta identitatearen zati garrantzitsu bat berreskuratzea ere bada; eta sinetsita dago kreolerak eskoletan eta gizartean leku duina izan behar duela.
Kaqchikela
Marta Alicia Bal Salazar Guatemalako Chi Xot-eko kaqchikel maia bat da. Soziolinguista gisa graduatu zen Guatemalako Mariano Gálvez Unibertsitatean. Gaur egun, Guatemalako Maia Hizkuntzen Akademiako Kaqchikel Hizkuntza Komunitatean lan egiten du. Kulturarekiko, historiarekiko eta komunitatearekiko konpromiso aktibo gisa, hainbat jarduera egiten dituzte: hizkuntza-eskubideei buruzko prestakuntza tailerrak funtzionario publikoendako, kaqchikela ikasteko materialak, ikus-entzunezkoak eta kulturari eta hizkuntzari dagozkion hezkuntza oharrak, tokiko komunikabideekin koordinatuta.
Nahuat pipila
Vicky Aracely Sanchez El Salvadorreko nahuatl pipil indigena da. Sukaldeko tresna eta apaingarrien artisaua da buztin gorriarekin, eta gaur egun Santo Domingo de Guzmaneko
(Witzapan) Nawat Haur-eskolan natzin tamachtiani (irakasle) gisa lan egiten du. Bertan 2 eta 5 urte bitarteko haurrek Nawat hizkuntza ikasten dute, errepikapenaren, kantuaren
eta jolasen bidez. CUNA NAWAT proiektuak Santa Catarina Masahuat eta Nahuizalcoko
Nawat haur-eskolak ere barne hartzen ditu, hizkuntza babestu eta zaintzeko lan egiten
duen Iniciativa Portadores del Náhuat-en barruan (Nawat Eramaileen Ekimena) barruan.