Itaiak Altsasun antolatutako manifestazioaren bidez Indarkeria matxistaren aurka borrokatu leloa zabaldu zuen. Emakumeen antolakunde sozialistako kideek adierazi zutenez, estatu sozialista sortzeko bidean ekarpena eginen duen “alternatiba politiko bat” garatzea da antolakundearen hautua, uste baitute indarkeria matxista bukatzeko “langile klaseko askotariko kolektiboen zapalkuntzak indartzen dituen gizarte eredua” ere akabarazi behar dela.