Iruñea eta Tuterako San Juan de Dios ospitaleen eta Josefina Arregi klinikaren proiektua da Rural Domus. Haren helburua da Nafarroako landa eremuetan mendekotasuna duten adinekoendako etxeko zainketak hobetzea, pertsonarengan oinarritutako arreta integrala eskainiz. Proiektua ixteko sustatzaileek jardunaldia antolatu dute: eraldatzen duten zaintzak II. Etxeko zaintza gizarte ekonomiaren ikuspegitik. Jardunaldia Iruñeko Pio XII.a etorbidean dagoen Civicanen izanen da abenduaren 11n, ostegunean, 09:15etik 12:00etara. Izena labur.eus/nzghd5i8 loturaren bidez eman daiteke. Garraio zerbitzua erabiltzeko 663 372 669 telefonora hots egin behar da.
Egitaraua
09:15 Parte hartzaileei harrera.
09:30-09:45 Erakundeen irekiera ekitaldia. La Caixa fundazioa, Nafarroako Kutxa fundazioa, San Juan de Dios ospitalea eta Josefina Arregi klinika fundazioa.
10:00 Zaintzen sektorean dagoen ezkutuko ekonomiari nola heldu?
Mes que cures (Bartzelona).
10:30 Inspiratzen duten praktika onak I.
Mikrokooperatiba bateko bazkidea.
KoopFabrika Hegoaldetik
ANEL
10:50 Kafea.
11:15 Inspiratzen duten praktika onak II.
Gizarte eta lan insertziorako enpresak: Carranza Delgado SM eta Transforma Cuidados Personas SM.
11:35 Landa eremuan etxeko zaintzen sektorerako konponbideak.
Accion contra el hambre.
11:50 Zaintzen arloan gizarte ekonomiaren papera
Iñaki Mendioroz, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko Gizarte Ekonomia eta Lan zuzendari nagusia.
12:00 Itxiera.