Zubi foraleko liga geldialdia aprobetxatu zuen Altsasu Kirol Elkarteak 2025/2026 denboraldiko bere taldeen aurkezpena egiteko. Guztira hemezortzi talde dira, horietatik hamasei futbolekoak eta bi areto futbolekoak. Hemezortzi taldeetatik hiru emakumezkoak dira, hirurak futbol taldeak. Guztira 310 jokalari trebatzen dira Altsasu Kirol Elkartean, 30 entrenatzailerekin.