Dendarien zareek badute jabea

Guaixe 2025eko abenduaren 17a

Tokiko produktuz betetako lau saski zozketatu zituzten. 

Sakanako dendari, ostalari eta zerbitzuak batzen dituen Sakanako Dendak elkarteko establezimenduetan azaroaren 28tik abenduaren 7ra erosketak egin zituztenek erosketa bakoitzeko txartel bat jaso zuen. Haietan izen-abizenak eta telefonoa idatzi eta lau zare ederren zozketan sartzeko aukera eman zuen. 

Sakanako Dendetako ordezkariek abenduaren 13an, larunbatean, Gabonetako motor kalejira egin zuten Altsasun. Foru plazara iritsitakoan tokiko produktuz osatutako lau saskiak zozketatu zituzten. Sarituak honakoak izan ziren: Laureano Gabirondo, Cesar Domingo, Eugenia Duran eta Amets Lertxundi.

Erlazionatuak