Udaletxea berritzeko lanak eman ditu udalak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 7a

Altsasuko udaletxeko atzeko alde. Eskuineko eraikina bota eta han artxiboa kokatuko du. Ezkerrekoan udaltzaingoaren egoitza. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuaren 710.000 euro jasoko ditu horretarako.

Altsasuko udaletxea eraberritzeko lanak emateko deialdira lau enpresa aurkeztu ziren. Udalak eskaintzak aztertu ondoren, Erki Construccion Sostenible SM enpresa aukeratu du aipatutako lana egiteko. Hautatutako enpresak 1.418.397,17 (BEZ barne) euro jasoko ditu obra egiteagatik. 

Lana finantzatzeko udalak Nafarroako Gobernuaren 2025eko aurrekontuetatik 300.000 euro eta 2026kotik 230.000 euro jasoko ditu zuzenean. Geroa Baik aurkeztutako zuzenketa pare bati esker izan zen hori. Bestetik, Altsasuko Udalak foru administrazioaren 2026-2028 Toki Inbertsioen Planaren deialdiko 180.000 euro jaso ditu lan horretarako.