Ilbeltzaren 3an, larunbata, 19:30ean, Trasteando taldearen eguberrietako kontzertu solidarioa izanen da, Iortia kultur gunean. Aurtengo emanaldiaren irabazi guztiak ELA Nafarroako Alboko Eskleresi Amiotrofikoaren Elkartearendako izanen dira. Azken sarrerak 8 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.