Kintoen buruzagi aukeraketa hartu zuen Gure Etxea eraikinak atzo, ilbeltzak 6. 2007an jaiotako 62 gazteko osatzen dute kintada, 31na neska-mutil. Javier Ollo Martinez alkateak txanpona airera bota eta mutilen artean karta bana banatzen hasi zen. Aurreneko erregea Unai de los Santos Rodriguezen eskutan agertu zen, hurrena Iñigo Jauregi Torralbarenean. Nesken artean kartak banatzeari ekin zitzaion ondoren eta Ane Arregi Larrazaren eta Enara Arregi Gomezen eskutan agertu ziren erregeak. Altsasuko kinto ospakizunak otsailaren 5etik 9ra izanen dira, ostegunetik astelehenera.
Gazteek gaur bertan, ilbeltzak 7, hasiko dituzte zortzikoa, jota eta porrusalda dantzak ikasteko entseguak. Burunda pilotalekuak hartuko ditu entseguak astegunetan, 21:00etatik 22:00etara. Aitziber Etxaiz Soria, Edurne Somocurcio Gonzalez eta Nerea Mazkiaran Lopez de Muniain izanen dira kintoen dantza irakasleak.
Saioa Guirado Zufiaurre, Intza Unamuno Ruiz, Libe Aierdi Perurena, Leire Lazkoz Romero, Alaitz Lanza Larrea, Amets Izquierdo Utrilla, June Sanzol Lumbreras, Iraide Bergara Mundiñano, Uxue Anguiano Via, Araitz Otxoa Diaz, Haizea San Roman Iparragirre, Eukene Vazquez Rodriguez, Olaia Santano Azpeitia, Marta Peña Perea, Anne Fernandez Garcia, Leire Perez Luis de Redin, Ariane Ormazabal Azkunaga, Ainhitze Armentia Rellan, Ane Iturrioz Salazar, Iraide Arrizabalaga Gartziandia, Irune San Roman Jimenez, Ane Beltran de Heredia Fernandez, Lucia Rodriguez Roman, June Ziordia Mendoza, Nahia Zoe Veliz Borrega, Olaia Ferrero Marin, Maialen Pain Urteaga, Nahia Lopez de Goikoetxea Herrero, Ekia Andueza Martinez de Apellaniz, Ane Arregi Larraza eta Enara Arregi Gomez.
Oihan Arregi Cano, Mikel Zufiaurre Estevez, Mattin Claver Bono, Tomas Pablo Etxeberria, Asier Valdivieso Ruiz, Ekaitz Cano Lopez de Goikoetxea, Asier Apaolaza Martinez, Oihan Hernaz Iraola, Xabier Olaiz Aldaz, Enaitz Gonzalez Elbusto, Xabier Kamiruaga Mazkiaran, Ekain Imaz Perez, Oihan Palacios Borrega, Eñaut Gastesi Serrano, Asier Fernandez Huarte, Urritz Alegre Gil, Aimar Igoa Aldasoro, Hodei Ulaiar Fernandez de Arroiabe, Ander Martin Sales, Haritz Ramos Apaolaza, Iker Nuncio Zelaia, Mikel Alves da Silva, Unai Anzar Lobo, Oier Carabias Saez, Aimar Gallego Perez, Asier Díaz Perez, Xabier Fuste Adan, Unai Espinosa Familia, Oihan Goikoetxea-Ziordia Asensio, Unai de los Santos Rodriguez eta Iñigo Jauregi Torralba.


Gizonezkoen talde argazkia. KIKI ASENSIO