Nafarroako Gobernuaren Herritarrei Arreta emateko Bulego Mugikorra Altsasun, estalpean, dago ilbeltzaren 26tik 30era, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara. Bulego mugikorraren helburua da Administrazioaren zerbitzuak landa ingurunera hurbiltzea, zehazki, 20.000 biztanletik beherako Nafarroako herrietara.
Bulego mugikorrean Nafarroako Gobernuan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematen dute. Bestalde, erregistro erakundea denez, edozein Administraziotara iristea nahi den dokumentazioa jasotzen dute. Bulegotik pasatzen direnei lagunduko diete nortasun digitala sortzen eta erabiltzen. Nortasun digitala hori gako bat da, eta administrazio publikoekin Internet bidez kudeaketak egiteko balio duena eta Internet bidez kudeaketak egiten laguntzen duena. Aldi berean, bulego mugikorrean Nafarroako Foru Administrazioari buruzko kexak eta iradokizunak jaso eta bidaltzen dituzte. Azkenik, herritarrek proposamenak egin eta hobe daitezkeen gaien berri eman ditzakete, bulegoko langileek Nafarroako Gobernuko departamentuei jakinarazteko.