egitaraua

Mantaguna eta momoxarruak Urdiainen

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

2025eko Urdiaingo inauteriak. FRANCIS IRIGOIEN / ARTXIBOA

Otsailaren 14an eta 17an, larunbata eta asteartea, ospatuko dituzte inauteriak Urdiainen. Otsailaren 13an mantgaunain mozorroa prestatzeko tailerra eta argazki erakusketa izanen dira, gaztetxean. 

Bi inauteri egun ospatuko dituzte Urdiainen: otsailaren 14an Mantagunainen jaitsiera ospatuko dute, eta otsailaren 17an momoxarruen jaitsiera. Mantagunak arpilerazko mantak edo zakuak darama soinean, aurpegia estalita eta ikusteko bi zulo. Eskuan zigorra dute eta jendea berotzeko prest daude. Zirikatzeko Mantaguna, guna, guna, zakuan kunkuna kantatu behar zaie. Otsailaren 13an, ostirala, mozorroa prestatzeko tailerra eginen dute, gaztetxean, eta argazki erakusketa ere izanen da. 

Momoxarruek soinean ardi narruak, ohe estalkiak edo bestelako jantziak daramatza, aurpegia estalita eta farak dituzte, nondik dabiltzan jakiteko. Jendea zigorrekin berotzen ariko dira, eta Momoxarro xirrikitixarro, esportero molinera, zaia janda puntza gero, arre konpañero errepika erabiltzen duten herritarren atzetik ibiliko dira.

2026ko Urdiaingo inauteriak

Otsailak 13 ostirala

18:00 Mantagunain mozorroa prsetatzeko tailerra eta argazki erakusketa, UGAk antolatuta, gaztetxean.

Otsailak 14 larunbata

18:00 Ezkil jotzea eta Mantagunain jaitsiera.

20:00 Amaierako etxajua eta Mantgunain argazkia, plazan.

21:30 Afaria, gaztetxean.

Otsailak 17 asteartea

18:00 Ezkil jotzea eta momoxarruen jaitsiera.

20:00 Amaierako etxajua eta momoxarruen argazkia, plazan.