Otsailaren 17an, astearte inauteri egunean, aterako dira momotxorroak, maskaritak, sorginak eta akerra, juantranposoak eta Altsasuko herri inauterietako bestelako pertsonaiak, baina aurretik ere inauteri ospakizunak izanen dira herrian, baita ondoren ere, herri mozorroak kendu eta otsailaren 21ean, larunbata, piñata inauteria ospatuko dutelako. Otsailaren 15ean, igandea, haurren inauteria ospatuko dute, eta otsailaren 14an, larunbata, inauterien errepresentazioa eginen dute Intxostiapunta gazte gunean Milakolore elkarteko kideekin. Bestetik, Momotxorroak, kaos baten istorioa dokumentalaren emanaldiak eta inauteriei buruzko erakusketa izanen da Iortia kultur gunean.
2026ko Altsasuko inauteriak
Inauteri aurreko astea
Martxoaren 20ra arte
Altsasuko inauteriei buruzko eraksuketa, Altsasuko ikastetxeetako ikasle eta Milakolore elkartearen lanekin.
Otsailak 13 ostirala
18:00 Momotxorroak. Kaos baten istorioa dokumentalaren proiekzioa, gaztelaniaz, Iortia kultur gunean.
Otsailak 14 larunbata
17:00 Inauterien errepresentazioa Milakolore elkartearekin etatxokolate jana, Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Intxostiapunta gazte gunean.
Otsailak 15 igandea
INAUTERI TXIKIA
11:30 Altsasuko erraldoiekin eta Altsasuko eta Etaarri Aranazko gaiteroekin kalejira, Intxostiapuntatik.
18:00 – 19:00 Txokolate jana eta mozorro dantza. Bukaeran, zezensuzkoa, Foru plazan.
Otsailak 17 asteartea
HERRI INAUTERIA
11:00 Puska biltza, Zelai Txiki kaletik hasita. Ondoren, auzatea, Foru plazan.
12:30 Poteoa Zangitu fanfarrearekin, alde zaharrean.
14:30 Herri bazkaria, Altsasuko Gaztetxeak antolatuta, Burunda frontoian.
16:15 Inauteri txikiaren kontzentrazioa eta txokolate jana, Zumalakarregi plazan.
16:30 Matxingaiztoen kalejira, AGAk antolatuta, Burunda frontoitik.
16:45 Inauteri txikiaren irteera, Eztanda Txaranga eta Altsasuko gaiteroak lagunduta.
17:30 Torraden dastaketa eta dantzaldia, Foru plazan.
17:45 Inauteri txikiaren iristea eta zezensuzkoa, Foru plazan.
18:15 Maskarietan elkarteratzea eta kalejira, Foru plazatik Zelandira.
18:30 Odolaren errituala eta inauterien kontzenrazioa, Zelandin.
19:15 Inauterien irteera, Eztanda eta Txorongo Txarangak, Zangitu Fanfarrea, Altsasuko Gaitero eta Txistulariak eta Xairu Trikitixa Eskola.
19:30 Akelarrea Dantzarima Dantza Konpainiarekin, Zumalakarregi plazan.
21:00 Inauterien etorrera, ezkil errepika, dantza eta mozorroa kentzea, Foru plazan.
PERTSONAIAK
Maskarita: Damasko erako ohazal bat daramatza burutik oinetara, aurpegia estalita, eta behan mahoizko prakak, artilezko galtzerdiak eta zatak.
Momotxorroa: Buruan saskia bat adarrekin eta ipuruarekin daramatzate, sorbaladara jaisten den narruarekin. Gorputzaren aurreko aldean odolez zikindutako maindire bat eta aurpegia estaltzen zaldi ileak. Sorbaldan, gerrian lotuta, joareak daramatzate, eta eskuan sardea. Mahoizko prakak, artilezko galtzerdiak eta zatak daramatzate ere.
Sorginak: Tradizioz beltzen janzten dira, oihal zatitxoz betetako gona batekin. Buruan lastoz egindako ile ordain bat daramatzate, zapi beltz batekin lotuta, eta aurpegia horiz edo arrautzez, begien ingurua eta ahoa beltza daramatzatela. Oinetan artilezko eta zatak daramatzate, eta eskuan erratza. Akerraren inguruan biltzen dira.
Akerra: Ardi baten azalarekin egindako maskara dauka aurpegian, adar handiekin, gorputza ardi beltzen baten azalarekin inguratuta dauka. Makil bat darama, aker baten buruarekin amaitzen dena. Sorginekin joaten da.
Juantranposo: Lastoz betetako arpilezko jantzia darama soinean, gizena da, aurpegia estalita eta buruan txapela daramatza. Txerri baten bustana dauka.
Golda: Golde bati tiraka egiten dion idi momotxorro parea.
Otsailak 21 larunbata
PIÑATA
12:00 Haize Berriak Bandak girotutako kalejira eta bermuta, Foru plazan eta inguruetan.
19:30 Nueva Etapa taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
23:30 Nueva Etapa taldearekin dantzaldia, Foru plazan.