Lekukoa hartuko dutenak

Guaixe

Herri ihoteen baratza ederki landua dago.

Astearte ihotearekin batera Altsasuko kaleetan nagusi dira maskaritak, sorginak, ereintza, momotxorroak, juantranposoak eta beste. Nagusiak iluntzearekin batera abiatzen dute beraien segizioa. Altueran tamaina txikiagokoa den beste segizioa arratsaldean ibili zen Altsasun barna.